martes, 24 de mayo de 2016

INTERNET ETA EUSKERA

Kaixo 6M!

Pasa den astean internet eguna ospatu zen eta hona ekartzen dizuegun bideoak euskara eta internet lotzen ditu.



Ondo izan!

viernes, 20 de mayo de 2016







Kaixo, mailakideok:
Dakizuenez, ipuin lehiaketako XXVIII. edizio honetan ere, Deustuko ikastola  saritua izan da.
Aurten,L.Hko 6.Ako Araitz Etxebarriak lortu du "accesia" ( aipamena) bere kategorian. 

Pozaz poza, atzo ostegunean,udaletxera abiatu ginen Araitzen familia , Deustuko zuzendaria, Libe, eta neu, Sole, irakasle gisan, saria jasotzera.





Aipamenak eta erregaluak jaso ondoren, Alkate jaunak hitz batzuk eskaini zizkigun. 

Nik ez nuen gauza handirik espero hitz hauetatik, batzuetan politikariek "hitz hutsik " besterik ez baitituzte botatzen, baina entzun genuena gustatu zitzaidan.


Alde batetik,alkateak adierazi zigun ez zitzaiola gustatzen lehiaketak konpetitiboak direlako, eta berarentzat, lehiaketa honetako irabazleak, ipuin bat aurkeztu izan duten 1.008 ume guztiok zirela irabazle.

Bestetik,animatu zien hor zeuden ikasle guztioi eta beste pertsonei ere bai, jarraitzeko irakurtzen eta idazten, iragana ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Mesu polita, ezta?

Blas de Otero poeta bilbotarren hitzak ere aipatu zituen alkateak. Hona hemen Blas de Oterororen famatuak diren esaera batzuk:
"Cuando leemos demasiado deprisa o demasiado despacio, no entendemos nada" eta beste bat "Doy todos mis versos por un hombre en paz"
Zer iruditzen al zaizkizue hitz hauek? 



jueves, 3 de diciembre de 2015

EUSKARA WWW-EAN

Zer egin dezakegu guk euskara zabaltzeko gal ez dadin? Uste duzue gure esku dagoela zeozer?

Gaur euskararekin lotutako bitxikeri bilduma dotorea ekartzen dizuegu sarean euskara erabili ahal izateko.

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren kanpainarako ekimen polita jarri zen martxan: ahalik eta hitz gehien euskaraz ahozkatzea forvo.com webgunean. Iazko kontua izan arren, jarrai daiteke parte hartzen eta euskara sarean zabaltzen. Animatzen zarete?



Dakizuenez, online hiztegiak daude, hurrengo loruran geure alboko barran daudenez gain hiztegi gehiago topa ditzakezu.

Zeuen idazlanetan akats gutxiago izateko Xuxen zuzentzaile ortografikoa eskura duzue. Doakoa da eta ordenagailuan instala dezakezue zalantza ortografikoak argitzeko.

Baina gaur elkarbanatu nahi dugun guztia, ez dago eskolako kontuekin lotuta. Esaterako, bazenekien sare-sozial euskaldunak ere existitzen direla? Mintzatu.com-en aurki, partekatu eta zabaldu dezakezu non erabili euskara munduko edozein tokitan. Hurrengo bideoan primeran azaltzen dute, adi!!





On-line jolasak ere badaude, irudian sakatuz gero jolasteko aukera izango duzue.


Smartphonetarako eta tabletetarako aplikazioak euskaraz ere existitzen dira, hurrengo loturan euskara ikasteko aplikazio zerrenda luzea duzue eta honetan aplikazioak euskaraz.

Bideojokuen zaleentzat sustatu web orrialdean aurkitutako albistea luzatzen dizuegu: Wii U kontsolarako euskarazko lehen jokoa salgai dago dagoeneko: Aliceren ibaiak, abentura grafikoa. Izatez, kontsola jakin baterako euskaraz dagoen lehenbiziko jokoa da. Android eta iOS sistemetarako ere badago. Joko honetan, Alice lotara doa, eta ametsetan hasten da. Amets hauetan bere beldurrei egingo die aurre, horretarako bere ametsan dauden elementuekin elkarrekintzan ibiliko da. Bere ametsean jende desberdina topatuko du, eta hainbat puzzle ebatzi beharko ditu. Gustatu bazaizue eta Olentzeroren gutuna ez baduzue idatzi dagoeneko, badakizue!!




EITBk zinema euskaraz eskura jartzen digu. Haur, gazte eta helduentzako hainbat film ikusgai daude. Badago beste helbide bat, hainbat telesail eta film deskargatu ahal izateko, hurrengo loturan eskugarri daukazue. 

Gazteentzako Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko hilabetekaria duzue Gaztezulo. Euskal komikiak ere ditugu eskura sarean, sakatu hurrengo lotura eta ikusi!!

Ikusten duzuenez, aukera anitzak dira euskara sarean erabili ahal izatekoak eta konprobatu ahal izan duzuenez, ez bakarrik eskolako kontuekin lotuta!! Beraz, hemendik aurrera, post honetan luzatutako lotura eta baliabide guztiekin ez daukazue sarean euskaran murgiltzeko aitzakiarik!!

Guk euskeraz bizi nahi dugu eta gero eta errazagoa da helburu hori burutzea!! ;)

DAUKAN GARRANTZIA EMATEN DIOGU GURE HIZKUNTZARI?

Gaurko azken sarrera honetan, azken egunotan sare sozialetan elkarbanatzen diren euskaratze lotsagarrien irudia luzatzen dizuegu. 


Eta zuek, zer deritzezue horrelako itzulpenei? Barre egitekoa edo negar egitekoa da? Anima zaitezte eta iruzkinetan komentatu!

domingo, 22 de noviembre de 2015

AGUR BETIKO, OSKORRI!

Kaixo!

Kasualitatea ala ez, gaur, Santa Cecilia egunean, musikarien egunean hain zuzen, Oskorrik, Natxo de Felipe buru izanik, euskal musika herrikoia landu duen talderik beteranoenak, atzean utziko ditu agertokiak bere azken kontzertuak eskainiz Bilbon.

45 urtean zehar Euskal Herri guztian barrena euskal musika zabaldu duen taldeko kide direnek euren ibilbideari amaiera eman diote udazkenean zehar eman dituzten zenbait kontzerturekin, Hauxe da despedidia izeneko biraren barnean.

Oskorrik milaka eta milaka kilometro pilatu ditu errepidean, eta beste horrenbeste ordu bidaietan eta entseguetan, eta horien guztien emaitza 3.000tik gora kontzertu ematea eta ia 500 kantu grabatzea izan dira.

Bandak abesti berriak sortu eta antzinako testuak musikatu ditu "aurreiritzi gabe" eta era guztietako generoak uztartuz, pop-, rock- zein jazz-musika izan, eta plazarik plaza defendatu ditu.

Gauzak horrela, gaur, azaroak 22, agur-bira itxiko dute Arriaga antzokian azken bi kontzertuak eginez. Gehiago jakin nahi izanez gero, jarraian hainbat egunkarik argitaratutako berrien loturak luzatzen dizkizuegu:
Berria
Gara
- El Correo: Bilboko alkatearen hitzakEuskarazko albisteagaztelerazko albistea
Deia
El País

EITBko albistegietan egindako omenalditxoaren bideoarekin agurtzen ditugu. Agur betiko, Oskorri!!

sábado, 17 de octubre de 2015

Kaixo 6.mailako neska-mutilok:
Solasaldi literarioaren berriarekin emango diot hasiera euskera atal honi.
Aste honetan SOLASALDI LITERARIOAK hasi dira 6. mailan. A gelakoek asteartean egin zuten eta Bkoek ostiraletan.
Saiatu gara leku aproposa bat bilatzen.... baina hau pizka bat zaratatsua izan da


Bkook gelan bertan egin dugu...momentuz.

Gehienok parte hartu dute eta egin ez dutenok...kurtso osoa daukagu ausartzeko.

"Romeo y Julieta" liburuarekin hasi gara B gelan. Amodiozko  edo gorrotozko liburua?